Avenue de l'Ichaca
SAINT-JEAN-DE-LUZ
Behin bazen mundu miresgarri bat nun denak bakean bizi ziren. Alta, egun batez, sorgin txar batek erabaki zuen lurra berea zela eta zorte bat bota zion. Ordutik, emeki emeki, landare eta abere batzuk desagertzen hasi ziren. Ezti erle bat zen eta egunero, gero eta ahizpa gehiago galtzen zituen. Gau batez, kofoinera sartu zen eta hutsa atzeman zuen. Erle guziak desagertu ziren. Gau hartan, amets egin zuen. Ikusi zituen bere ahizpak dantzatzen eta ohartu zen zerbait idazten ari zirela… Erro, erroma, erromako, erromako zu, erromako zubia. Mezu bat zen. Hortaz segur zegoen, Eztik atzeman behar zuen erromako zubia bere ahizpak salbatzeko…


