Turismo bulegoa

Donibane Lohizuneko Turismo Bulegoa, Euskal Elkargoko Turismo Bulegoko 18 harrera-bulegoetariko bat da.

Behar dituzun informazio eta aholku guziak emanen dizkizute bertan, zure egonaldia ahal bezain atseginena izan dadin.

Turismo Bulegoak txarteldegi zerbitzu bat badu, zure jarduerendako, animazioendako, ikuskizunendako, hiri, herri eta ondare-guneetako bisitak egiteko… baita tokiko produktuak balioan ematen dituen saltegi bat ere.