Aurkezpena

Donibane Lohizuneko itsasbazterreko Lorategi botanikoa itsasoaren gainean kokatzen da.

Haren bisitatzea, euskal kostako paisaian zehar bidaiatzeko gonbidapena jasotzea da. Bilduma originalek osatzen dute hau: landare baliagarriak, familia botanikoen labirintoa, bost kontinenteetako landareak etab.

Ludikoa eta argigarria den liburuxka batek, gazteenak, haien ibilbidean segitzen ditu

Urte osoan animazioak daude: bisita gidatuak, tailerrak, erakusketak, natura ateraldiak, landare trukaketa… Lorategi botanikoa inguramena errespetatzen duten eta naturalak diren teknikak baliatuz kudeatua da.

Paisaia lorategia

Paisaia-arkitekto eta botanikari den Anne-Elizabeth Wolfek 1990ean marraztua, honek Donibane Lohizuneko itsasbazterreko Lorategi botanikoa hurbildik zaintzen du eta, lorezainekin elkarlanean, haren bilakaera kudeatzen.

Inguramena errespetatzen duten teknikak baliatuz kudeatua, Lorategi botanikoak euskal kostako ingurune naturaletan zehar iragaten den ibilaldia eskaintzen die bisitariei: itsasbazterreko pinudia, harizti atlantikoa, dunak, eremu hezeak, itsasbazterreko landak, itsas ezpondak, etab. Gainera, euskal kostako lorategietara egokitu diren landare exotiko anitzek familia botanikoen eta bost kontinenteetako landareen labirintoa osatzen dute.

Bizirik eta dinamikoa den lorategia

Pedagogikoa izateko duen xedeari esker, urte osoan eskolakoa, gaztea edo heldua den publikoa lorategian aurki daiteke: bisita gidatuak, tailerrak, erakusketa eta hitzaldiak, natura ateraldiak, landare trukaketa… Paul Jovet itsasbazterreko Lorategi botanikoa pribilegiozko baliabide gunea da.

Lorategi zientifikoa

Lorategi botanikoak, ikerketa zientifikorako, kontserbaziorako, erakusketetarako eta irakaspenerako, bizirik eta dokumentatuak diren landareen bildumak biltzen ditu. Frantziako Lorategi botanikoen sarearen baitakoa izanik, mundu zientifikoko eragileen arteko ezagutzen hobetzean eta ideia, esperientzia eta landare trukaketan parte hartzen du.

Lorategiko bilduma desberdinak eta ingurune naturalak informazio zientifiko arautu bidez aurkeztuak dira (etiketak, panelak).

Contact

Paul Jovet itsasbazterreko Lorategi botanikoa
31 Gaetan Bernoville karrika
64500 Donibane Lohizune
Tél : 05 59 26 34 59
Mail :