Info praktikoak

Donibane Lohizuneko itsasbazterreko Lorategi botanikoak, bisita librean eta animazioen inguruan, publikoari harrera egiten dio.

Irekitze egun eta ordutegia

Lorategi botanikoa 2019ko martxoaren 30etik urriaren 30era irekia izanen da.

  • APIRILA, MAIATZA, IRAILA, URRIA: asteazken larunbat, igande eta besta egunetan, 11:00etatik 18:00etara;
  • UZTAILA eta AGORRILA: egun guziz 11:00etatik 19:00etara.

Tarifak

Itsasbazterreko Lorategi botanikorako ordainketa diru edo txeke bidez baizik ezin da egin. Banku txartela ez da onartzen.

  • Helduak (+16 urte): 4€
  • 12/15 urte + langabetuak + ikasleak (frogagiria aurkeztuz): 2 €
  • 0-11 urte: kitorik

Denetzat kitorik, ekimen zehatzetan: lorategietako hitzordua (ekainaren 8/9ko asteburua) eta Europako ondarearen egunen kari (irailaren 21/22).

Urte osoan lorategira mugarik gabe sartu ahal izateko, urteko abonamendu karta 15 €-tan (7€ prezio apaltzearen onuradunentzat)!


Iritsi

Lorategi botanikora iritsi

Autoz: A63tik, Donibane Lohizuneko iparreko 3. irteera hartu, edo D810etik.

Autobusez: udan zehar, Hegobus joan-jinkaria, 3. linea.

Txirrindulaz: itsasbazterretik joanez Donibane Lohizuneko hiri barnea eta Lorategi botanikoa lotzen dituen bizikleta bidetik.

Oinez: hiri barnea eta Lorategi botanikoa lotzen dituen itsasbazterreko bidexkatik.

Animazio eta pedagogia programa

Irekitze garaian, itsasbazterreko Lorategi botanikoak erakusketak, Arxiloa Eremu Natural Sentsiblearen bisita gidatuak, lorezaintza tailerrak, etab. eskaintzen ditu kitorik!
Animazioen eta lorezaintza tailerren programa kontsultatu.

Pedagogikoa izateko xedea duen gunea, eskolei (ama eskolatik formakuntza profesionaleko ikasleetaraino) eta aisialdi zentroei zuzenduriko animazioak plantan eman dira.
Programa pedagogikoa kontsultatu.

Contact

Paul Jovet itsasbazterreko Lorategi botanikoa

31 Gaetan Bernoville karrika

64500 Saint-Jean-de-Luz
Tél : 05 59 26 34 59 – Mail :