Musika eskola

Donibane Lohizuneko hiriak musika irakasle bat eskura ezartzen du eskola baten bidez: René Lahetjuzan udal musika eskola.

René Lahetjuzan udal musika eskolak haur eta helduei zuzentzen zaien musika irakaskuntza eskaintzen du. Lehengo udal harmoniatik sortua, haren jatorria ahantzi gabe, eskolak, denborak aitzina egin ahala bilakatzen jakin du. Kalitatezko irakaskuntza artistikoa eskaintzeko xedea du, betiere denen ikasteko erritmoa errespetatuz. Ikasleek, musika bakarka edo taldean praktikatzen dute. Publiko aitzinean egiten diren emanaldietan parte hartzen dute, entzunaldi zikloetan edo musikaren festan bezala.

Eskaintza pedagogikoa

Irakasgaia Publikoa Informazio osagarriak
Musika kultura    
Musika gogo piztea 5-6 urte 45 minutuko kurtsoak
Musika lehen irakaspena 7 urte 45 minutuko kurtsoak
Musika formakuntza 8 urtetik goiti 45 minutuko kurtsoak
Formakuntza instrumentala    
Haize tresnak: flauta, klarinetea, saxofoia, tronpeta, tronboia, tuba, adarra; Musika tresna polifonikoak: pianoa, gitarra; Perkusioak: bateria; Musika tresna herrikoiak: gaita, alboka, txistua, akordeoia. Denentzat 30 eta 60 minutu arteko bakarkako edo taldekako kurtsoak
Taldeko praktikak    
Korala Haurrak 60 minutuko tailerrak, hautuzkoa
Multzoak Denentzat Ikaslearen mailaren eta irakaslearen estimatzearen arabera
Eskolako orkestra Denentzat 90 minutuko tailerra, ikaslearen mailaren eta irakaslearen estimatzearen arabera
Ikastaroak    
Egungo musika anplifikatuak, musika tradizionalak, kantua, etab. Denentzat Ikastaroak eskola opor garaietan iragaten dira eta ikasleari urtean zehar jakinarazten zaizkio.

Proiektu pedagogikoa

Eskolaren proiektu pedagogikoa 5 helbururen inguruan antolatzen da:

  • Denentzat eta ahal den guzientzat musika ikasteko ahala faboratzea ;
  • Musikariak formatu eta izpiritu kritikoa eraikitzea ;
  • Multzoen baitan taldeko praktika faboratzea ;
  • Publiko aitzinean lanaren emaitza agertzea ahalbidetzea ;
  • Lurraldea animatu eta honen ospea faboratzea.
Ecole Musique Saint Jean De Luz
École de musique de Saint Jean de Luz

Eskolako orkestra

2014az geroztik, musika eskolak Urdazuri lehen mailako eskolaren baitan esku hartzen du, hartan Harmonia orkestra formatzeko gisan. “Eskolako Orkestra”, haurrei taldeko musika praktika baten ukateko parada ematen dien baliabidea da. Gela bereko ikasleak hartzen ditu, haien gaitasun eta maila edozein izanik ere. Ikasgeletako taldeko musika ikasketak, elkarrekin jostatzeko eta, hilabete batzuen buruan, lehen kontzertu baten emateko plazerra deskubritzea ahalbidetzen du.

Musikal eskolan izena eman

Aitzin izen ematea

Ekainetik goiti

Behin betiko izen ematea

Izen emateak iraileko lehen astean musika eskolan egiten dira, deialdia jaso eta, libre diren lekuen arabera, aitzin izen ematea ontzat eman eta gero.

Lehentasunez onartua izateko baldintzak: ikaslearen izen ematearen berritzea, Donibane Lohizunen bizi diren haurrak.

Contact

René Lahetjuzan udal musika eskola
Herriko Etxea, Luis XIV plaza
64500 Donibane Lohizune
Tél : 05 59 26 30 78
Mail :