Ikusgarrigintza

Urte osoan zehar, Donibane Lohizunek ikusgarrigintzatik sorturiko obrak aurkezten ditu.

Zer da ikusgarrigintza?

Kultura Ministerioaren arabera, ikusgarrigintzaren definizioa da: “obra bat publikoan emateko asmoarekin, ikusgarrian gutienez artista bat presente dela bermatzen duten pertsona batzuek ekoiztu edo hedatu dituzten ikusgarri guziak”. Dantza, musika edo antzerkia, haien aniztasun forma guzietan, ikusgarrigintzaren parte dira, grabaturiko ikusgarriak (zinema-audiobisuala) ez bezala.

Zergatik ikusgarrigintza Donibane Lohizunen?

Donibane Lohizuneko kultura batzordeak definizio hori bere gin du, zaletasunak eta belaunaldiak elkarretaratuko dituen egitaraua plantan emateko asmoz.

Calypso Rose au Jai Alai de Saint-Jean-de-Luz

Scène nationale du Sud-Aquitain, Euskal Kultur Erakundea, Euskal Herriko Kontserbatorioa edo Ravel Festibala bezalako kultura partaideekin elkarlanean, hiriko gune desberdinetan ikusgarriak eskaintzen ditu. Harriet Baita karpak, Jai Alaiak, Luis XIV plazak, Dukontenia parkeak edo Jondoni Joanes Batista elizak, eremu publikoan ibiltari forma ere har dezaketen kultura hitzordu desberdinei harrera egiten diete.