Arte eta historia herrialdea

Donibane Lohizune eta Ziburuko itsasbazterreko Sindikatuak kudeatua, Arte eta Historia Herrialdeak ondarearen urteko bisita egitaraua antolatzen du. Memento berean, arkitekturaren eta ondarearen interpretazio Zentroari hartuko duen Errekoletoen erdiuharteko komentua zaharberritzeko eta hedatzeko lanean ari da.

Donibane Lohizune eta Ziburu, arte eta historia herrialdea

© Jean-Baptiste Sorin – Pays basque Drone

Denentzako deskubritzeko egitaraua

Arte eta Historia Herrialdearen deskubritzeko egitarauak – telekargatzekoa –, itsasbazterreko ondarezko gune enblematikoetako ateak pusatzera eta hauen historia deskubritzera gonbidatzen ditu kuriosak.

Urte osoan zehar, onetsiriko hizlari gida talde batek ibilbide artistikoak, bisita komentatuak eta tailer pedagogikoak kudeatzen ditu.

Arkitekturaren eta ondarearen interpretazio Zentroa

Visite Grand Public Aux Recollets Saint Jean De Luz

Errekoletoen erdiuharteko komentuan kokatua izanen den arkitekturaren eta ondarearen interpretazio Zentroaren sortzearekin, Arte eta Historia Herrialdea lurraldearentzako garrantzia handia duen proiektu batean engaiatu da. Zaharberritze historikoa eta sorkuntza garaikidea bateratzen dituen proiektu horrek 250 m²-ko erakusketa gelak eskainiko ditu. Bestalde, Errekoletoen kaperak kultura gela bat ukanen du.

Eszenografia ludiko eta interaktibo batek itsasbazterraren abentura handia kontatuko du. Haren aldi baterako erakusketa gelari eta publikoentzako tailerrei esker, muntadurak urteko egitarau osoa proposatuko du.

Kalitate labela

2016ko otsailaren 26an Arte eta Historia Herrialdea hitzarmena partaide desberdinek izenpetu zuten: Estatuak, Donibane Lohizune eta Ziburuko itsasbazterreko Sindikatu mistoak eta Donibane Lohizune eta Ziburuko herriko etxeek

Label horren eskuratzea, bi udalek aspalditik abian emana duten ondareari balioa emateko politikaren akuilatzaile izan da. Bi herriek, sorkuntzaren, arkitekturazko kalitatearen eta bizi ingurumenaren aitortza, kontserbazio, bitartekaritza eta sustengurako desmartxan aktiboki parte hartzen dute.

© Raphaëlle Connesson