Kirola denentzat

Donibane Lohizuneko hiriak denentzako kirolaren praktika faboratzen du.

Osasun ibilbidea

Errobi bazterreko Alfred Pose pasealekuan den osasun ibilbideak denentzako eskuragarri den kirol ibilbidea eskaintzen du. 4 geldialdiz osatua da, Elgar taldearen aitzinean, Urdazuri ibiltokian, kirol anitzeko eremuan eta Real del Sarte plazabartatzean (street workout). Gune bakoitzak giharrak indartu edo mantentzeko 4-5 ariketa tresna ditu.

Gisa horretan gazte, adineko, kirolari hasiberri eta/edo mugikortasun mugatukoek libreki aktibitate fisiko bat kanpoan praktikatzen ahal dute.

Xehetasun gehiago herriko etxean, kirol zerbitzuan edo 05 59 51 61 53 zenbakira deituz.

Kirol anitzeko Donibane

Haurrak

Kirol anitzeko Donibane baliabideak Donibanen bizi edo eskolatuak diren 6 – 7 urteko haurrei kirol jarduerak ezagutzeko bidea eskaintzen die. Urtero bost diziplina proposatuak zaizkie (talde kirolak, erraketa kirolak, buruz burukoak, etab.).

Donibane Lohizuneko lurralde hezitzaileen ardurapean iragaten dira saioak, asteazken arratsaldetan eskola garaian.

Harpidetza bi urtetan mugatua da. Urteko prezioa 30€koa da haur bakoitz.

Aitzinetik izena emateko: astelehenetik ostiralera, 8:30 – 12:00, kirol zerbitzuan, 2021eko irailaren 8tik goiti, 2015 eta 2014an sortutako haurrentzat.

Argibide gehiago: 05 59 51 61 53.

Helduak

Kirol anitzeko Donibane egiturak helduak ere kirolari sentsibilizatzen ditu. 2020ko sartzetik goiti, kirol zerbitzuak bi saio proposatzen dizkie:

  • Astelehenean, 14:00 – 17:00, irail hondarretik ekain erdira: ibilketa nordikoa
  • Ostiralean, 10:30 – 12:00, irail hondarretik ekain erdira, izena eman dutenak talde kiroletan, erraketa kiroletan, buruz burukoetan… trebatuko dira.

Jende kopurua mugatua da. Urteko harpidetza 30€tan da lagun bakoitz.

Aitzinetik izena emateko: Herriko Etxeko kirol zerbitzuan (beherean, atearen aldean), 2021eko irailaren 8tik goiti, astelehenetik ostiralera, 8:30 – 12:00.

Argibide gehiago: 05 59 51 61 53.

Labela « Commune sport pour tous »