Bestak hasteko bezperan, euskal kulturaren inguruko aldi aipagarria markatzen da urtero ostegun arratsean, orori irekia eta urririk den kontzertu handiarekin. Nor izanen da Izaroren ondokoa Donibane Lohizuneko agertoki nagusian?, Ekain hastapenean jakinen da Besten batzorde estramunizipalak prestatzen digun egitarauaren mamia.
Azken urteetako kontzertuak
2022an: Izaro
Kantagile eta kantari, Izaro belaunaldi berriaren artistetariko bat da, gero eta famatuagoa dena. 2017tik goiti, disko arrakastatsu bat baino gehiago plazaratu ditu.

2022an, “Limones de Oro” izendatutako disko berri bat atera du. 16 kantuz osaturik, Izarok Mexikoko artista batzuekin kantatzen du (Alex Ferreira, Bratty, Silver Rose), Kubakoak (Daymé Arocena), Brasilgoak (Duda in the sky), Espainiakoak (Zahara, Pedro Pastor, Xoel Lopez, Rozalen, Amaral) edota Euskal Herrikoak (Cris Belako, Eñaut Elorrieta, Mikel Urdangarin, Gartxot, Eñaut Gaztañaga).
Disko honetan bilduak dira hautatutako kantuak. “Limones en Invierno” diskoari emandako bigarren bizi bat, zoriontsu egiten eta zoriontsu izaten laguntzen gaituenaren garrantzia sinbolizatzen duena.
Orotara, 16 kantu daude, 15 elkarlan, amets goxo sorta bat. Artistaren diskografiatik ateratako 13 kantu, 2 kantu berri eta egokitzapen bat.Suhartasunez eta baikortasunez beteriko egitasmoa den disko honi esker, nazio mailako eta nazioarteko eszenako emazte-ahots gazte saihestezina bilakatu da Izaro.