Donibane Lohizuneko herriko etxeak eta besten batzorde extra-munizipalak euskara kokatu nahi dute Donibane Lohizuneko besten muinean. Horretarako, publiko zabalari eta ostalariei zuzendutako ekintzak proposatuko dituzte.
Euskarazko lehen-irakaspen tailer bat: « Euskara gure bestetan »
Ekainaren 13an, astelehenean, 15:00etan
Euskaraz manatzen ikasteko tailerra
Ostalarientzat
Erabil kolektiboak animaturik
Herriko Etxean berean, izena emanez
Besta-kitak
Euskarrien banaketa – afixa eta seinaletika elebidunak frantsesa-euskara – kanpoko edategiak dituzten profesionalei eta elkarteei
Gaiak: Bestetan ere euskaraz, Harrera euskaraz egin, Euskaraz kondatu
Euskal Elkargoak horniturik eta Herriko Etxeak banaturik
Besten egitarau elebiduna
Besten egitaraua, bertsio numerikoan eta paperean, osoki elebiduna da. Besta hiztegi bat eskaintzen du ere euskaraz mintzatzen eta manaketak egiten saiatzeko.
Hiztegi numerikoak
Hiztegi numerikoen hautespena euskaraz komunikatzeko eta besta egiteko.
Gaiak: oinarrizko hitzak, oinarrizko erranaldiak, Besta, Besta eukaraz
Mintzalasai elkarteak garatutako Hiztegi Ttipietatik eta berezietatik sortuz
Xanpun bertsulariari omenaldia
Xanpunen heriotzaren 20. urteburu kari, Donibane Lohizuneko Herriko Etxeak bere bertsolari famatua omenduko du Donibaneko bestak irekitzean, ekainaren 24an, ortziralean, bere familiaren eta artista maitatzen zuten presentzian.
Gertaldi horretan, Donibaneko murgiltze- edo elebidun-eskola bakoitzeko CM2ko ikasle batek “Donibane Lohizune” izeneko bertsu kopla bat abestuko du Herriko Etxeko balkoitik.
Informazio gehiago
- Consulter le lexique “C’est facile de commander en basque !” – (nouvelle fenêtre) – 1 MB – pdf
- Accéder au lexique “La fête” – (nouvelle fenêtre) – 1.006 KB – pdf
- Consulter le lexique “Les expressions courantes” – (nouvelle fenêtre) – 1 MB – pdf
- Accéder au lexique “Les mots essentiels” – (nouvelle fenêtre) – 2 MB – pdf