Euskarazko zerbitzuak

Donibane Lohizunek euskara-frantsesa elebitasuna garatzen du.

2017-2023 aitzinamendu kontratua

2016ko abenduaren 16ko delibero bidez, Donibane Lohizuneko Herri Biltzarrak aitzinamendu programa onartu zuen. Hiriaren, Euskal Hirigune Elkargoaren eta Euskararen Erakunde Publikoaren arteko hiru aldeko hitzarmen horren xedea herriko etxeko zerbitzu desberdinetan euskara sartzea da, izan ahoz zein idatziz.

Betetzen duten egitekoaren arabera, 8 lehentasunezko zerbitzu izendatu dira:

  1. Komunikazio zerbitzua
  2. Eskola gaiak – festa eta ospakizunak
  3. Kirol gaiak
  4. Lorategi botanikoa
  5. Egoera zibila – Harrera
  6. Kultura zerbitzua
  7. Mediateka
  8. Kanpo harremanak

Formakuntza

Zerbitzu horietako langile boluntarioak ebaluatuak izan dira. Haien euskararen ezagutza mailaren arabera, ematen duten zerbitzu publikoari egokituko zaion euskararen praktikarako formakuntza iraupena estimatua izan da.
Lan horretatik, aurreikuspenetan oinarrituriko urte anitzeko formakuntza plan bat atera da.

Baliabidea plantan eman zenetik, urte guziz, bataz beste 7 langilek euskarazko formakuntza hori jarraitzen dute.

Dokumentuen itzulpena

Euskal Hirigune Elkargoak bi itzultzaile utzi ditu Donibane Lohizuneko hiriaren esku. Gaur egun, formulario elebidunak balia daitezke, adibidez:

  • Elkarteen diru laguntza eskaera txostena;
  • “Esku ukaldia gidabaimenarentzat” txostena
  • Lehen haurtzaroaren harrerarako egituran aitzin izen emateko txostena
  • Udako lanerako eskaera fitxa.
Exemple Formulaire Bilingue Fr Eus

Contact

HARREMANA

Mail :