Laborantza-lurren alokatzeko hautagaitza deialdia

Hautagaitza deialdi honen bidez Donibane Lohizuneko Herriko Etxeak alokairuan proposatuko ditu eraikiak ez diren laborantza-lurrak, hirigunetik kanpo, itsasbazterraren gibeleko lurraldean. Lursail horiek pentzeak dira, batzuetan alfer utziak eta batzuk oihantsuak dira. Ez dira okupatuak.

Hautagaitza deialdiaren testuingurua eta helburuak

Donibane Lohizuneko Herriko Etxeak bere lurraldean hurbileko eta kalitatezko laborantza garatu nahi du, eta zirkuitu laburrei balioa eman.

Karia horretara, ustiatuak ez diren herriko laborantza-lur zenbait alokatzea proposatu nahi du, guneak eta paisaiak errespetatzen dituen laborantzarako.

Hautagaitza deialdi honen karietara, hobetsiko dira laborantza proiektu mota hauek:

  • Gunearen kalitate eta funtzionalitate ekologikoak errespetatzen dituzten laborantza praktikak,
  • Hurbileko zirkuitu laburretan merkaturatzen duen laborantza.

Alokairuan proposatuak diren lurren ezaugarriak: proposatu lursailen laborantza ahalmena

Alokatzeko diren lurrak herri lurren parte dira, herriaren jabetza pribatukoak. Badu urte franko ez direla gehiago ustiatuak. Batzuk mantendu dira baina balioan eman gabe.

Pirinio Atlantikoetako Laborantza Ganbarak egin diagnostikoak agerrarazi du laborantza aktibitateak garatzeko baldintza onak badirela.

Bizkitartean, diagnostiko horrek ez du nehola ere ez laborantza praktikaren arrakasta bermatzen.

Hautatuko diren hautagaiek, instalazio hastapenean elementu horiek osa ditzakete laborategian egin lurren analisiekin, egin nahi den lurren ustiapenaren arabera.

Bost lur dira, eta informazio gisa aurkeztuak dira orrialde beherean telekargatzekoa den dokumentuan, 3. orrialdetik 7. orrialdera.

Lur bakoitza hautagai bati alokatuko zaio:

  • 1. lursaila: “Fagosse Nord” lekua, kadastrako 78. AP lursaila
  • 2. lursaila: “FAPA” lekua, kadastrako 284. AO lursaila
  • 3. lursaila: Ahetzeko bidean, kadastrako 23p. BY lursaila (partez)
  • 4. lursaila: “Anterenea” lekua, kadastrako 11. CE lursaila
  • 5. lursaila: “Landak” lekua, kadastrako 20. CD lursaila

Alokatze baldintzak

Lursailen alokatzea okupazio agiri batek finkatuko du (adibidez, baserrialdeko alokatze kontratua, esku uzte hitzarmena), eta saridunaren eta Donibane Lohizuneko Herriko Etxearen artean izenpetuko da hautagaitza deialdi prozeduraren ondotik.

Norbait hautagai izan daiteke beherago telekargatzekoa den baldintzen bilduman aurkeztu lursail baterako edo batzuetarako (1-5 lursailak).

Baimenduak diren aktibitateak

Okupazio agiria finkatzen duten xedapenen arabera, lursailak laborantzarako ustiatuko dira eta Laborantza Kodeko L. 311-1 artikuluaren arabera ustiatuko dira. Beraz, beste okupazio edo erabilpen oro baztertuko da.

Halere, aktibitate zenbait onartuko dira, hala nola transformazio ttipiak eta publikoaren harrera, indarrean diren araudien arabera (bereziki hirigintza araudiak eta Publikoa Errezibitzen duten Egituretan aplikatzen diren araudiak), ekoizpenari lotuak badira eta laborantza praktikaren bigarren mailako aktibitateak badira.

Publikoaren harrera onartua da Publikoa Errezibitzen duten Egituretako legeak aire zabaleko egituretarako, laborantzari eta elikadurari sentsibilizatzeko jardueretarako finkatu muga baino pertsona gutiagorentzat.

Instalazio, obra eta eraikuntza orok beharko dituzte errespetatu Donibane Lohizuneko THParen arabera aplikatu beharreko xedea eta arauak, eta aitzinetik Herriko Etxearen baimena beharko dute.

Ontasunen mantenua

Herriko Etxeak alokatuko dituen lurrak mantendu beharko dira. Alokatzaile-laborariak beharko du:

  • Hor dauden hesi biziak eta idorrak mantendu eta egoera onean atxiki,
  • Alokatze kontratuak barne hartzen dituen bidexkak eta bide pribatuak egoera onean mantendu,
  • Alokatu lurren ureztatzeko edo saneamendurako beharrezkoak diren arroila, izaka eta ubide guziak mantendu garaiz eta sasoi egokian.

Dena den, lursailaren ustiapena gunearen ezaugarri ekologikoekin bateragarri izan beharko da.

Alokairua

Indarrean den araudiaren arabera, alokairua kalkulatuko da prefet-erabaki baten arabera. Prefet-erabaki horrek urtero finkatzen ditu baserrialdeko alokatze-kontratuei aplikatzen zaizkien xedapen bereziak, laborantza arranda indizea eta honen aldaketa kontuan hartuz. Alokairua aldatuko da urteko prefet-erabakiak proposatu indizeen arabera.

Esku uzte eguna

Lurrak esku utziko dira saridunarekin kontratua izenpetu orduko.

Hautagaitza deialdiari erantzuteko moldeak

Aurkeztu beharreko dosierra

Dosierra hautagaiak eman argibideekin osatuko da Laborantza Ganberarekin lankidetzan. Dosierrak elementu hauek bilduko ditu:

  • Hautagaiaren aurkezpena Curriculum Vitae batekin. Aurkezpen horretan beharko dira aipatu:
    • Hautagaiaren egungo egoera profesionala,
    • Bere kalifikazio maila (laborantzakoa eta laborantzakoa ez dena),
    • Ukan dituen esperientzia profesionalak (laborantzakoak eta laborantzakoak ez direnak, eta esperientzia bakoitzaren estatusa),
    • Beharrez, hautagaiak jakinaraziko du egungo laborantzako gizarte estatusa (MSAri begira), eta Laborari Gazteei Zuzenduriko Diru-zuzkidurarako hautagarri ote den.
    • Beharrez, etxaldearen egoitzaren kokapena.
  • Instalazio proiektuaren deskribapen laburra:
    • Proiektuaren helburuak,
    • Aurreikusiak dituen ekoizpenak (zer ekoizpen mota, hedadura), kalitate desmartxa eta hautatu laborantza praktikak,
    • Finantzamendu-plan laburra,
    • Pentsatua duen merkaturatze sistema,
    • Beharrez, pentsatuak dituen transformazio aktibitateak eta transformazio lekua,
    • Beharrez, publikoaren errezibitzeko pentsatuak dituen aktibitateak,
    • Beharrez, proiekturako beharrezkoak diren ekipamenduak (eraikinak, materiala, etab.).

Lekuaren bisita

Lursailen bisita antola daiteke hautagaiak hala eskaturik.

Dosierren aurkezteko moldeak

Hautagaiek beharko dute dosier osoa Herriko Etxean aurkeztu 2022ko abenduaren 23a gabe, ostirala.

Hautagaitza dosierrak osoak direla kontsideratu ondoan herriko batzorde eskudunaren esku utziko dira.