Hiri iraunkorra desmartxa

Donibane Lohizunek Hiri iraunkorra desmartxa abian eman du.

Hiriak, iraunkortasunarekin loturiko ekimenetan aspalditik parte hartzen du: bizikleta pistak, hiri barnearen dinamizazioa, paisaien eta herritarren bizi ingurunearen zaintza, etab.
2017an, Euskal Hirigune Elkargoaren sortzearekin, hiriaren eta HeLEParen arteko elkarlan berria irudikatu zen.

Zer da Hiri iraunkorra?

Hautetsi guzien borondatezko desmartxa bat da. Elkargoaren politikak eta praktikak galdekatzen ditu. Tokiko biztanle eta gizarte eragileekin eraikiriko proiektu batera darama.

Zein dira honen printzipio nagusiak?

  • Lurraldeko garapen ekonomikoa faboratzea;
  • Aitzinamendu soziala sustatzea eta kultura eskuragarri ezartzea;
  • Inguramena zaintzea.

Helburuak nola finkatu dira?

2017an eginiko hiriaren diagnosiaren ondorioz eta tokiko garapen iraunkor mailako erronkak ikusirik, gehiengoko hautetsiek helburuak finkatu zituzten eta, herriko etxea, hauek agintaldi berean betetzera engaiatu zen.

Biztanleek eta hiriaren partzuerrek gogoetan parte hartu dute. Kontzertazio denboraldia antolatua izan zen 2018ko irailaren 20aren eta urriaren 15aren bitartean (kontzertazio tailerrak linean). Beren parte hartzeei esker, ekintza planaren proiektua aberastu du.

Nolako ekintza plana?

Donibane Lohizuneko Hiri iraunkorraren ekintza plana 4 ardatz tematikoen inguruan eta garapen iraunkorreko 14 helburuz egituratua da.

4 ardatz tematikoak

  • Hiri antolakuntzak eta garapen ekonomikoa,
  • Bizi koadroa,
  • Gizarte kohesioa eta bizi kulturala,

Trantsizio energetikoan sartuak diren herriko etxeko zerbitzuak

Ekintza nagusien bilduma bat egina izan da.

Sei ekintzez osatua den selekzio bat aurkeztua da helburu bakoitzarentzat. Ekintza horietatik batzuk, bururatuak dira, beste batzuk egiten ari edo egitekoak dira.

Bilduma dokumentu hau, honen ondotik ikus daiteke.

Logotipo bat sortua izan da, hiriaren obratze iraunkorren identifikatzeko; hiriaren komunikazio euskarrietan deklinatua da, bereziki herriko aldizkarian.

E.muzu helbide bat sortua izan da, gai horien inguruan trukatzeko.