Donibane udal kluba (6-11 urte)

6 eta 11 urteko haurrei harrera eskaintzen die Donibane udal klubak Donibane Lohizuneko Hondartza handian, uztaila eta agorrilan.
2020ko uztailaren 6tik agorrilaren 21era irekia da, egun guziz, igande eta besta egunez kanpo, 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara.
COVID-19 pandemiak eragin ososaun krisia eta gobernuak indarrean eman neurriak direla eta, Donibane Lohizuneko hiria haurren kopurua mugatzera behartua da eta, ondorioz, aitzineko urteetan ez bezala, beste antolaketa mota bat plantan ezarri du.

Aktibitateak

Ez da igeriketa kurtosrik izanen aurten, bainatze zainduak baizik.

Aktibitate gutiago eskainiak izanen dira, aplika daitezkeen osasun arauen arabera antolatuak baitira. Alda daitezke gobernuak eman abisu berrien arabera.


Prezioak eta izena emateko

  uztaila agorrila
Haur 1 75 € 60 €
2 haur 110 € 85 €
3 haur 135 € 105 €
Haur bat gehiago 30 € 25 €

Zuen haurraren izena emateko, milesker aitzin izen-emate fitxa ongi beterik eta erantsi beharreko dokumentuekin ekainaren 20a, larunbata arte gutunez itzultzea edo mailez ondoko helbidera helaraztea.

Zuen dosiera kirol zerbitzura ekartzen ahal duzue ere, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 12:00etara.

Aitzin izen-emate eskaera atzitu.

Tokien kopurua mugatua da. Gaizki beterik edo epez kanpo helarazi dosier oro ez da onartua izanen.