Nerabe klubean kidetzen naiz

Ihes egiteko gogoa? Donibane Lohizuneko nerabe kluba 12 eta 17 urte arteko nerabeentzako aisialdi harreraz arduratzen da, eta opor ttipietan – Eguberriz ezik – eta udako oporretan aktibitate eta ateraldiak proposatzen ditu.

Aktibitateak

Nerabeek kirol eta kultura aktibitateak praktikatzen dituzte. Eskolako oporretan (Eguberriz ezik), beren aisialdiak talde pedagogikoaren laguntzaz antolatzen dute.

Udazkeneko, neguko eta udaberriko eskolako oporretan, gazteekin adosturiko egun erdiko ateraldi eta aktibitate egitaraua eskaintzen da. Negu oro elurretarako egonaldiak antolatzen dira.

Uztaila eta agorrilean, nerabe klubak Hondartza Handiko ttattola bereganatzen du.

Astelehenetik ostiralera irekia da, 13:30etik 17:30era.

Nerabeentzako aktibitateak dira:

  • Aktibitate ludikoak: karta jokoak, mahai jokoak etab.
  • Kirol aktibitateak: ping-ponga, boleibola, hondartza futbola etab.

Goizak nerabeek proposaturiko aktibitate edo ateraldientzako atxikiak dira: tiraturiko flotagailua, piragua, rafting etab.

Tarifak

Klubera kidetzaren kostua:

  • 20 € donibandarrentzat
  • 35 € besteentzat.

Irailaren 1etik  hurrengo agorrilaren 31ra baliagarria da.

Urteko edozein mementotan kidetza hartzen ahal da.

Udan

Udan, Nerabeen Klubeko urtean zeharko kideek bakarrik joaten ahalko dira hondartzako ttattolara eta aurreikusitako jardueretan eta ateraldietan izena eman.

Hilabeteko harpidetza:

  • 10 € donibandarrentzat
  • 20 € besteentzat.

Izena emateko garaia: ekainaren 1etik  30era uztailerako eta uztailaren 1etik 31ra agorrilerako.