Lanbideak deskubritzen ditut

Akitania Berria Eskualdeko Informazio eta Hurbileko Guneak (ERIP) urririkako guneak dira, denei irekiak, hitzordua harturik. Zerbitzu, aholku eta baliabide hornitzaile misioei zuzenduak, bizi profesionalari lotutako galderei erantzuten die.

Norentzat?

Akitania Berria Eskualdeko Informazio eta Hurbileko Guneak (ERIP) errezibitzen ditu:

  • Eskolako ikasleak,
  • Unibertsitarioak,
  • Enplegu eskatzaile gazte eta helduak,
  • Langile soldatadunak, 
  • Lanbidez aldatzen ari direnak, eri geldialdian direnak…

Noiz

Asteazkena eta osteguna: 8:00 – 18:00

Dohainik eta anonimoa, hitzordua harturik (salbu taldeentzat)

Zer?

ERIPek bi funtsezko misio betetzen ditu:

  • Euskal Herriko lurraldean diren lanbideei, formakuntzari eta enpleguari buruzko lehen informaziorako eta lehen harrerarako gunea eskaintzea,
  • Bizi osoan zehar, lanbideei, formakuntzari eta orientabideari buruzko ekintzak eta animazioak burutzea.

Nola?

Akitania Berria Eskualdeak eta Europako Funts Sozialak dute ERIP gunea diruztatzen. Aquitaine Cap Métiers-en eta lurralde bateko tokiko eragileen arteko elkarlanean oinarritzen da, hala nola Tokiko Misioa (Mission Locale), Informazio eta Orientabide Zentroa (CIO), Enplegu Bulegoa (Pôle Emploi), elbarrituei zuzendutako Enplegu Bulegoa (Cap Emploi),…

Informazio gehiago