Udako kurtsoak

Urte guziz, Donibane Lohizuneko Herriko Etxeak udako kurtsoak antolatzen ditu, 6.eko klasetik 1.eko klasera eskolatuak diren ikasleentzat.

Frantsesa eta matematika kurtsoak

Hezkunde nazionaleko irakasleek laguntza pertsonalizatu bat proposatzen diete ikasleei, frantsesean edo/eta matematikan.

Kurtsoek 1 edo 2 aste iraunen dute eta goizez iraganen dira astelehenetan, asteartetan, ortzegunetan eta ortziraletan (09:00etatik 12:00etara, oren bat eta erdiko saiotan).

Helburuak

Saioek helburu anitz dakarzkite ikasleei:

  • Programa ofizialeen nozio nagusien berrikustea,
  • Laneko, antolaketa eta ikasteko metodoen barnatzea,
  • Ahalegin eta lorpen zaletasunaren aurkitzea,
  • Berebaitako konfiantza berreskuratzea bere zailtasunen gainditzeko,
  • Iraileko eskola sartzea lasaitasunez hartzea.

2022ko udako kurtsoak

2022ko udako kurtsoak agorrilaren 1etik 12ra iraganen dira.

2022ko prezioak

Ondotik zehaztuak diren prezioak irakasgai bateko edo biko (frantsesa eta/edo matematika) kostu finkotzat hartzen dira, eta ikasleei banatuak diren dokumentu pedagogikoak barne hartzen dituzte.

Izen-ematea ez da kontutan hartuko ikastaroa osorik ordaindu arte.

Arrazoi medikalengatik egiten diren hutsegiteak baizik ez dira itzuliko, baldin eta medikuaren ziurtagiria 8 eguneko epean aurkezten baldin bada. 15 € atxikiko dira dosier gastuentzat.

Prezioak ez dira apalduko ikaslea ez hor izatearen ondorioz.

Beharrez, gizarte Ekintzako Herriko Zentroak (GEHZ) familia donibandarrak diruz lagunt ditzake finantza aldetik, (informazioa 05 59 51 61 40 zenbakira).

Prezioak gai batentzat
Aste kopurua Oren kopurua Kolegioetako ikasleak (6.etik 4.eraino) Lizieotako ikasleak (3.etik 1.eraino)
1 6 45 € 55 €
2 12 65 € 75 €
Prezioak 2 gaientzat
Aste kopurua Oren kopurua Kolegioetako ikasleak (6.etik 4.eraino) Lizieotako ikasleak (3.etik 1.eraino)
1 12 65 € 75 €
2 24 105 € 115 €

Contact

Xehetasunak eta izen emateak
Lehen haurtzaroaren, eskola gaien eta gazteriaren zuzendaritza
Gazte gunea
34, Victor Hugo Hiribidea
Astelehenetik ostegunera, 08:30etik 17:30era, ostiraletan 08:30etik 16:30era egun jarraikian
05 59 85 20 40