Bizi – vivre ensemble (eus)

BIZI – Vivre ensemble, Donibane Lohizuneko hiriaren laguntzarekin Bizi&Co elkarteak plantan eman duen belaunaldien arteko partekatzeko, elkar laguntzeko eta zerbitzu emateko sare berritzailea da. kardiologoa, bihotz kuskuetan eta Bordeleko Haut-Lévêque ospitaleko iruditerian aditua den Stéphane Laffite Katedradunak abian eman zuen

Proiektuaren aurkezpena

Harremanetan ezartzea

Baliabide honek, eguneroko bizia errextu eta isolamendu egoera eteteko asmoz, adinekoak edo ahalmen urritasun egoeran diren pertsonak beste herritar batzuekin harremanetan ezartzen ditu.

Proposatzen den elkar laguntza anitza da:

  • Erosketen edo sendagaien eskuetaratzeko eskaera;
  • Auto partekatzea;
  • Etab.

Tresna numerikoak

Elkar trukatze proiektu hau tresna numerikoen baliatzean oinarritzen da. Eskatzailea eta laguntzailea plataforma batek sartzen ditu harremanetan. Laguntza eskatzen duten pertsonek haien jakitatearen eta ahalen araberako laguntza ere eskaintzen dute

Bizi, ahotsaren bidez denen eskuragarri den plataforma bat da, horretarako egina den euskarri bat instalatuz gero. Internet konexioa ukatea baitezpadako baldintza da.

Osaketa bidean den sarea

Akitania Berria eskualdeko hiru hirik proiektu horren esperimentazioan parte hartzen dute: Pessac, Saint-Yrieix-la-Perche eta Donibane Lohizune.

Donibane Lohizunek, profesionalak eta publiko zabala sentsibilizatzeko tailerrak eta informazio bilkurak antolatzen ditu. Xehetasunak eta izen emateak GEUZean.

Esperimentatze epealdia 2019ko bigarren sei hilabetekoan zehar abiatuko da. BIZI ekipamendua proiektuaren eragileei ordu hartan esleituko zaie.

Contact

GEUZ
Tél : 05 59 51 61 40
Mail :